XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deabru bat izan arren, soka hark erre egiten zuen eta ezin zuen gehiago jasan.

Azkenean, urrearen truke, nahiko makalduta baina baketan utzi zuen eta eskaileratatik behera bota zuen jira-biraka.

Handik gutxira, sabaileihoaren bitartetik zerbait somatu zuen.

Berriro deabrua zelakoan teilatura igo zen.

Gertatzen zena bestelakoa zen, ordea.

Erregeak soldadu beltz bat bidali zuen gertatzen ari zena goialdetik zaintzeko.

Piarresek, berriz galtzetatik oratu eta beldurrik txikienik gabe teilatutik bota zuen. Ez zekien beldurtzea zer zen!

Egunsentian denak erregearen etxera joan ziren eta Piarres aurkitu zuten batere beldurrik gabe.

Erregeak, beregana etor zedin deitu zuen, bere etxean gertatu zenaren berri jakin nahi zuelako.

Orduan, Piarresek gertatutakoa kontatu zion, deabrua agertu zitzaiola eta urrearen truke, bizirik baina ahul-ahul eginda utzi zuela.

-Ez dakit zer den beldurtzea eta ez naiz inoiz ezeren beldur izan.

Erregeak bere alabarekin ezkondu nahi izan zuen, baina Piarres Anpuk ezetz zioen, beldurra zer zen ezagutu arte ez zela ezkonduko.

Bitartean, erregeak, jauregiko bazter eta txoko guztiak erakutsiz, bereari ekiten zion.

Azkenean, gelatik gelara zihoazela, kutxa bat zabaldu zuen erregeak eta bat-batean, uso bat atera zen kla, kla, kla, hegaka.

Piarres beldurtu egin zen eta ai! erran zuen.